Galardi haurreskolan matrikulazio epea zabalik

Aiurri 2019ko aza. 21a, 12:00

2020ko urtarrilean hasi eta uztailera bitarte, 0-1 eta 1-2 urteko haurrak matrikulatzeko epea zabaldu da. Azken eguna abenduaren 7a izango da. Haurreskola ezagutzeko aukera izango da, bi ate irekiera saioen bitartez. Azaroaren 25ean eta abenduaren 2an, hurrenez hurren, Galardiko ateak zabalik izango dira arratsaldeko 16:30etik 17:30era. Izen-ematea Bastero Kulturgunean egin behar da (943 303 540). Ordutegia: 10:00-13:00 / 16:30-19:30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!