Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Indarkeria matxistak eragindako biktimak gogoan hartu dituzte

Xabier Lasa 2019ko aza. 25a, 20:34

Indarkeria matxistaren biktimei omenaldi ekitaldia eskaini zaie Goikoplazan, ilunabarrean. Bertaratutakoek kandelak piztu dituzte eta sutara bota emakumeekiko mezu iraingarriak. Udalaren izenean Petri Romero berdintasun zinegotziak adierazpen instituzionala irakurri du.

Ekitaldian parte hartu duten herritarrek sutara bota dituzte emakumeak gutxiesten dituzten esaldiez jositako idazkiak. Ekintza hori burutzen ari ziren bitartean, La Salle Ikastetxeko eta Aita Larramendi ikastolako ikasleek grabatutako mezu matxistak entzun ahal izan dira plazan.

 Matxismoak hildako emakumeen omenezko minutu bateko isilunea egin ostean, ekitaldia amaitutzat eman da.

Erlazionatuak

Elkarretaratzea Goikoplazan

Xabier Lasa 2019 aza 25 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!