2019/11/28 17:30

Tailerra

Musika tailerra

Musika tailerra
La Salle Berrozpe ikastetxea, Andoain

Musika oso tresna baliagarria da adin txikiko haurrentzat; besteak beste, haurraren psikomotrizitatea, estimulazioa eta emozioak suspertzen ditu eta. Musikak haur txikitxoei eta beraien familiei dakarkien onura erakustea da tailerraren helburua. Izan ere, adin horietan, haurrak lengoaia garatu ez duenez oraindik, musika adierazpide bat izan daiteke. Musika-tailerra Andoaingo Soinuak Musika Eskolako zuzendari Susana Cencillo akordeoi-joleak emango du. Sarrera doakoa izango da, baina parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute, 943 590 557 telefonora deituz edo lsbandoain@lasalleberrozpe.eus helbide elektronikora idatziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!