Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen gomazko paletako azken finala jokatuko da larunbatean, eguerdiko 12:00etan. Partida Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko da Zarautz 1 eta Gazteleku 2 taldeen artean. Andoaindarrek txapela preziatua lortzeko aukera izango dute eginiko denboraldi onaren ostean.