2019/11/29 21:30

Kontzertua

Don Inorrez izenpean "Dardara hura" lana aurkeztuko du Imanol Ubedak

Don Inorrez izenpean "Dardara hura" lana aurkeztuko du Imanol Ubedak
Bastero Kulturgunea, Andoain

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria 'Don Inorrez' ezizenarekin egitasmo berria gauzatzen ari da. Berriki, 'Dardara hura' lan berria aurkeztu du. Basteron eskainiko duen kontzertuan alboan izango du Andoainen bizi den Karlos Aranzegi baterijolea. Baita musikaren munduan eskarmentu handia duten Borja Caballero gitarrajolea eta Fernando Neira baxujotzailea. Sarrerak internet bidez eta egunean bertan eros daitezke, leihatilan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!