Udal egutegiko argazki lehiaketaren saridunak

Andoaingo Udaleko egutegiaren argazkiak dagoeneko erabaki dituzte, eta sari banaketa ekitaldia datorren abenduaren 3an izango da. Udal artxibo berrian, iluntzeko 19:00tan hasiko den ekitaldian.

Hauexek aurtengo irabazleak:

  1. Urtarrila: Javier Davila Muñoz, “Kolore eta lerroekin jolasean”.
  2. Otsaila: Jose Angel Amuchastegui Esnaola, “Bastero”.
  3. Martxoa: Xabier Huitzi Belamendia, “Eraisketa”.
  4. Apirila: Alain Patino Dominguez, “Presa Olaberri”.
  5. Maiatza: Margarita Oyarzun Yurrita, “Laborde”.
  6. Ekaina: Itziar Gutierrez Fernandez, “Argi sarrerak”.
  7. Uztaila: Jose Angel Amuchastegi Esnaola, “La casa roja”.
  8. Abuztua: Javier Davila Muñoz, “Izarretarantz atea”.
  9. Iraila: Xabier Alkorta Begiristain, “Bastero”.
  10. Urria: Carlos Sanchez Patino, “Movimiento en pausa”.
  11. Azaroa: Aitor Alkain Goikoetxea, “Apaizaren begietan”.
  12. Abendua: Gema Conde Urruzola, “Negu txuriak”.

Irabazle bakoitzak 100,00 euroko saria eskuratuko du. Ekitaldia, Anbrosia Olabide eraikinaren behekaldean dagoen Udal Artxibo berrian izango da. Epaimahaia honakoek osatu dute: Txitxu Ruiz, lehendakari moduan, eta Teresa Santana zinegotziak, Itxaso Mendiluze eta Eduardo Ulanga argazkigintzan adituak, Karmele Otaegi Udal Artxibaria eta Maider Lainez alkatea.

Abenduaren 3ko ekitaldian bertan, 2021 urterako lehiaketaren gaia ezagutzera emango dute.

Egutegiak herritarren eskura

Udal egutegiak abenduaren 16tik aurrera banatuko dtuzte Ataria arreta zerbitzuan. Urtero bezala, pertsonako bi ale banatuko dira gehienez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!