Andoaingo Udalaren eskertza:
"Rikardo Arregiren heriotzaren 50. urteurrena gogora ekarriz, “Rikardo Arregi irakurtzen” ekimena garatu zen atzo, azaroaren 28an, Andoaingo Bastero plazan. Bertan izan ziren Andoaingo herritarrak, baita ere Eusko Jaurlaritza, Nafarroako gobernua, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundien ordezkariak, Andoaingo udaleko talde politiko guztiak, Euskal Herriko kulturgintzako hainbat ordezkari, idazleak, editoreak, euskaltzainak, kazetariak, unibertsitateetako ordezkariak, euskaltegietako ordezkari nagusiak, eta abar. Guztira 338 herritarrek parte hartu zuten.
Ekitaldiari hasiera eman zitzaion goizeko 10:00etan. Begoña Arregi, Joseba Arregi eta Mikel Arregi, Rikardo Arregi zenaren hiru senideak alegia, izan ziren irakurraldiari hasiera eman ziotenak. Amaiera, Rikardoren lagun min eta zuzenāzuzeneko lankide Ramon Saizarbitoria idazlea izan zen. Arratsaldeko 6etan amaitu zen irakurraldia, zortzi ordu etengabe iraun zuena. Ekimenaren antolakuntzan parte hartu zuten, Andoaingo udalarekin batera, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak eta Andoaingo AEKren euskaltegiak. Gainera, beste hogeita hamar andoindarrek egun osoan zehar lan egin zuten antolaketa egokia bermatzeko. Bistan geratu zen Rikardo Arregi pertsona estimatua, maitatua eta gogoratua duela Andoaingo herriak.
Andoaingo Udala pozik dago. Izan ere, ekimen horri esker, gaur atzo baino ezagunagoa eta atzo baino herritar gehiagorentzako ezagunagoa baita Rikardo Arregik egindako ekarpena. Eta hori zen helburu nagusia. Andoaingo Udalak bere esker ona eman nahi die parte hartu zuten herritar guztei, irakurle izan ziren 338 herritarrei, antolaketan parte hartu zuten dozenaka boluntarioei, eta entzule gisa parte hartu zuten ehunka herritarrei.
Eskerrik asko guztiei".