Punttuka bertso eskolako gazteek Euskararen Nazioarteko Egunaren harira bertso bat egin dute

Aiurri 2019ko abe. 5a, 17:59

Hamarreko handian eginiko bertsoa. Doinua: Itsasoari begira

Bertsolari gazteen izenak, ezkerretik eskubira: Julen, Eneko, Gerau, Iñaki eta Beñat

Euskarak dauka arazoren bat
ta horretaz ari gara.
Zergatik ez deu asko hitzeiten
zaharra ta polita bada?
Gazte artean etengabean
entzuten degu erdara
gogorik gabe ez da zer lortu
aldatzeko garaia da
erdaraz mintza zaren bezala
erabil zazu euskara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!