Irunberri elkartearen urteurreneko ekitaldiak

Aiurri 2019ko abe. 11a, 16:51

Ostegunean hasi eta igandera bitarte, hitzordu ezberdinak deitu dituzte. Bazkideen arteko ekitaldiez gain, herri osoari zuzendutako ekitaldiak antolatu dituzte.

Abenduak 12 eta 15 bitartean egingo dira XXI. urteurreneko ekitaldiak.

Abenduak 12an hasita 19:00etan pintxo tombola egingo da. 21:00etan bertso musikatuak entzuteko aukera egonen da. Oihaia Iguaran eta Haritz Mujika bertsoalariak izango dira mikrofonoen atzean, musikariak Tomas Lizardi eta Iñigo Muñoz izango dira eta gai-jartzailea Unai Ormaetxea.

Ostiralean (abenduak 13) 20:00etatik aurrera kantu kalejira eginen da Zumea plazatik hasita. 22:00etan Euskal Herriko mus txapelketa eta 23:00etan DJ Mai-ek musikarekin inguruak alaituko ditu.

Larunbatean (abenduak 14) arratsaldeko 19:00etan hasita bazkideen arteko tortilla patata txapelketa. 22:00etan musika jartzaileak 80-90. hamarkadako rock musika jarriko du.

Igandean (abenduak 15) haurrek taloak egiten ikasteko aukera izango dute; 17:30etatik aurrera umeentzako talo tailerra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!