Xabier Mujikari bisitaldia egiteko ordutegia

Xabier Lasa 2019ko abe. 13a, 12:54

Aurreko astekariko azken orrialdeko protagonista Andoainen zenbat maite duten oso argi geratu da Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetan. Askoren eskariari jarraituz, zaharren egoitzatik Mujikari bisitaldia egiteko ordutegia zehaztu dute.

Herritarrek dozenaka mezu idatzi dituzte, guztiak ere maitasunez beteak. Abenduaren 4an "Xabier asko dago herrian, baina bada bat bereziki maitagarria dena: Xabier Mujika" esaldi horrekin batera, astekariko albistea eta argazkia eskegi ziren sare sozial horietan. Erantzuna berehalakoa izan zen. Mezu askoren artean, bi. Irati De La Revillarena: "Faltan botatzen dugu zure txilipitua eta irratia... muxu handi bat!

Joseba Jauregik, bere aldetik, honakoa adierazi zuen: "Omenaldi bat merezi dek. Beti pakean eta denekin lagun. Umoretsu jarrai".

Bisitaldia

Askoren galderari erantzunez, San Juan bataiatzailea egoitzara bisitan joateko aukera dago. Ordutegia: 10:00-12:00 / 16:30-19:00.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!