Ibili Andoain ekimenak EITBko maratoiarekin bat egin du

Aiurri 2019ko abe. 13a, 15:39

Bizitza osasuntsua sustatzeko adinekoek Andoaindik ibilaldiak egiten dituzte Ibili Andoain ekimenean parte hartzen dutenek.

Asteazkenero bezala Ibili Andoain programaren bitartez, bizitza osasuntsua sustatzeko adinekoek Andoaindik ibilaldiak egiten dituzte. Abenduaren 4ean Ibili Andoain ekimenak EITBko maratoiaren bat egin zuen, eta "Lau teilaturen" bertsioa grabatu zuten irteera hasi aurretik.

Horrez gain, Andoaingo Udalak jardueran parte hartu zuen pertsonako 10 euro ematea erabaki zuen Gizarte Zerbitzuen azken batzordean erabaki zenaren arabera; egun horretan, 70 pertsonak eman zuten izena eta, beraz, 700 euro jarriko dira. Udalaren xedea, haurren minbiziaren ikerkuntzako euren partetik hondar alea jartzea izan da.

Ikus ezazue honako esteka honetan "Lau teilaturen" bertsioa: sakatu hemen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!