Ereserkia ekainaren 2an Donostian ospatu zuten jaialdi folkloriko gastronomikoan estreinatu zuten; Gora Kaletxiki txaranga izan zen ereserkiaren doinua interpretatu zuen musika taldea.
Oroigarria jasotzeko orduan, Berrondok iraganean estatuko hainbat herrialdeetatik Euskal Herrira hurbildu ziren etorkinak izan zituen gogoan. "Etxea, lagunak... utzita, bizitza hobeago baten bila etorri ziren. Eta gurean, nor bere herriko elkarteetan bilduz, euren kultura mantentzen eta bertakoekin uztartzen saiatu ziren, eta segitzen dute horretan... Egun, ezingo genuke euskal kulturaren oihala irudikatu, beraiek eskainitako haririk gabe".
Ekitaldian zehar, Gipuzkoako haurrentzat bideratzen den argazkien, idazlan laburren eta marrazkien lehiaketetako sariak banatu zituzten. Aldi berean, El Diario Vasco egunkariari Xose Vilaboa saria eskaini zioten, Gipuzkoako etxe erregionalen ekitaldiak egoki zabaltzen dituelako.
Argazkian, bi musikariak oroigarria jasotzeko unean ageri dira, Jose Angel Sanchez Gipuzkoako Etxe Erregionalen elkarteko lehendakariarekin eta Andoaingo Triana elkarteko kide den Luis Gilekin batera.
Andoaingo Triana zein Hogar Extremeño elkarteak Gipuzkoako etxe erregionalen elkarteko kideak dira.