Eguberrietako Erreleboka II. Igeriketa Txapelketa ospatu zen larunbatean Andoaingo kiroldegian

Aiurri 2019ko abe. 17a, 15:51

Erreleboka Eguberrietako II. Igeriketa Txapelketako parte hartzaileak

Gipuzkoako zenbait triatloi taldek parte hartu zuten; hala nola Añorgak, Hernanik, Getaitrik, NikTrik, Atletico SSek eta Zumeatarra Triatloi taldeak.

Pasa den larunbatean (abenduak 14) Andoaingo kiroldegiko igerilekuan 100X100 Eguberrietako Erreleboka II. Igeriketa Txapelketa ospatu zen. Zumeatarra Triatloi eta Atletismo taldeak antolaturiko bigarren lehiaketa da larunbatekoa. Bertan, Gipuzkoako zenbait triatloi taldek parte hartu zuten; hala nola Añorgak, Hernanik, Getaitrik, NikTrik, Atletico SSek eta Zumeatarra Triatloi taldeak.

Bertaratu ziren ia talde guztiak mixtoak izan ziren. Horrez gain, leiha bizia izan zen Añorga eta Zumeatarraren artean, eta azkenean etxekoak nagusitu ziren.

Andoaingo Zumeatarra taldekoek oso eskertuta daudela adierazi dute, txapelketa antolatzeko egin den guztiagatik, parte hartzera gerturatu direnengatik eta kiroldegiko instalazioak erabiltzeko aukera ahalbidetzeagatik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!