2019/12/22 19:30

Abesbatza

Easo abesbatzaren kontzertua

Easo abesbatzaren kontzertua
San Martin eliza, Andoain

19:30 Easo emakumeen abesbatzaren kontzertua, San Martin elizan. Abesbatza Gorka Mirandak zuzenduko du eta organoa Ana Belén Garcíak joko du.

Ana Belén, gaur egun, Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolaren zuzendaria, organo eta piano irakaslea izateaz gain Donostiako Easo Koroaren errepertorista da. Donostiako Santa Maria del Coro Basilikako (Cavaillé-Coll 1863) organista titularra da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!