Maider Lainez alkatea eta Marijose Izagirre alkate-ordea bozeramaile lanetan aritu dira, eta alboan izan dituzte PSE-EEko gainerako 4 zinegotziak eta EAJ-PNVko 3 zinegotziak. Agerraldiari eman dioten garrantziaren parekoa da, beraz.
"Herritarren partaidetzarako, gobernu onerako eta gardentasunerako dinamika berria" aurkeztu dute, "herritarrekiko elkarrekintza hobetetzeko. Helburua andoaindarrekin norabide biko komunikaziorako mekanismoak ezartzea da, ekintzen eta konpromisoen jarraipena egitea, eta horien betetze mailari buruzko kontuak aurkeztea".
Zortzi ildo estrategikoak
- Andoain Bizia: Gazteria plana, kultura eta aisialdi mailako hobekuntzak, etab.
- Andoain Soziala: Kalitatezko arreta zerbitzua bermatzea, etab.
- Andoain Hazkundean: Auzo guztientzat zerbitzu berberak izatea sustatzea, etab.
- Andoain Lehiakorra: Eskualdeko garapen agentzia, etab.
- Andoain Jasangarria: Klima aldaketaren aurka, etab.
- Berdintasunaren eta aniztasunaren Andoain inklusiboa: Herriko emakume elkarteekin elkarlana, etab.
- Euskararen Andoain: Hizkuntza-eskubideak bermatzea, etab.
- Elkarbizitzaren Andoain: Memoria inklusiboaren sustapena, etab.
2020ko Udal aurrekontua 23,5 milioi eurokoa izango da
Hainbat neurri zehatz iragarri dituzte: Rikardo Arregi biribilgune berria, hobekuntzak ur sarean, Mimendiko arrapala, Eguneko arretarako zentroa sortzea, lorategien mantenurako kotratu berria ateratzeko partida, autokarabanentzako aparkalekua...