Pelota Elkarteko kideek ezohiko entrenamendua egin dute gaur arratsaldean Arrate pilotalekuan. 2019ko azken entrenamendua zen eta urtea ondo amaitzeko elkarteko kideek pilotari profesionalekin entrenamendua eta merendola antolatu dute.
Haur eta gazte asko gerturatu dira frontoira, elkarren artean pilotan aritu dira, profesionalen aurka tantoak jokatu dituzte, eta amaitzeko zukua edan eta litxarreriak jateko aukera ere eduki dute. Horrez gain, Tolosaren eta Erasunen argazkietan euren firmak jaso dituzte, eta pilota bat zozketatu dute entrenamendura gerturatu diren haurren artean.