Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Etxeberrieta plazara

Aiurri 2019ko abe. 21a, 19:43

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izan da gaur arratsaldean hainbat haurrek irrikaz espero zutena. Arratsaldeko 18:00etan gerturatu dira biak iratxoez lagunduta eta hamarnaka haur zain zituzten. Ilara handia egin da Olentzero eta Mari Domingi ikusteko eta eskutitza emateko, batzuk 16:30etan hasi dira ilara osatzen. 

Horrez gain, txokolate beroa eta gaztainak banatu dituzten gerturatu direnen artean. Giro bikaina zegoen plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!