Aurkezpen lanak egin zituen Juantxo Zeberiok azaldu zituen kontzertuaren xehetasunak. “Jazza eta musika korala uztertzen dituen Umama proiektua duela urte batzuk jarri genuen abian, eta harrez gero urtero-urtero, kontzertuak leku desberdinetan antolatzen ahalegindu gara”. Piano joleak ironia pittin bat erabili zuen ondoren: “Ameriketatik edozein gospel taldea etorri, eta Kursaala entzulez betetzen duela ikusita, pentsatu genuen gu ez ginela gutxiago izango eta kontzertu entzungarria etra gozagarria egin genezakeela. Eta horrela gabiltza herriz herri; Andoain egokitu da gaurkoan”. Segidan, Andoaingo Udal Musika Eskolako hiru abesbatzen lana nabarmendu zuen, eta bereziki, beren zuzendari den Katrin Iturraldek azken hilabeteetan hartu duen ardura. “Merezi ditu txaloak, gaur eskuartean daukagun “erokeri” hau antolatzeagatik”.
Txikien abesbatzak Aleluya, Errege ajaya, Honoro eta Kanta aleluia abestu zituen kontzertuari hasiera emanez; azken kanta gazteen abesbatzarekin batera interpretatu zuen.
Gazteen abesbatzak hiru abesti eskaini zituen: Mila Memori, Plenty good room eta The Rose. Ondoren heldu zen helduen abesbatzak, berriz, Mesias Sarritan, Noel, Elurra mara-mara eta Thula baba abestiekin osatu zuen bere emana.
Kontzertuaren amaieran, hiru abesbatzek, elkarrekin Loredantza, Izar baten gainean, Muxu bat eta Hator-hator eskaini zituzten.
Guztira 87 abeslari bildu ziren Basteroko oholtzan.