Andoaingo Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek Gabon kantez eta doinu espiritualez osatutako kontzertu entzungarria eskaini zuten Basteron, joan den ostiralean. Jazz laukote bikaina izan zuten bidelagun horretarako, honako musikariekin: Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Mikel Andueza (saxoa) David Gorospe (bateria) eta Juantxo Zeberio (pianoa).