Gabonak 2019

Bastero plazatik abiatuko dira Olentzero eta Mari Domingi

Aiurri 2019ko abenduaren 24a

Haur askorentzat gau majikoa da, gaurkoa. Andoainen iluntze aldera hurbilduko dira Olentzero eta Mari Domingi. Ez dira bakarrik hurbilduko, laguntzaile askoizango dituzte alboan. Arratsaldeko 17:30ean Olentzero eta Mari Domingi Basteroko plazatxotik irtengo dira. Eta 18:30ean etorrera egingo zaie Gurutze Santuaren elizaurreko espigoian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!