Gabonak 2019

Eguberrietako haur parkea

Jon Ander Ubeda 2019ko abe. 26a, 09:22

Urteak dira Allurralde kiroldegia haur parke bilakatzen dela, Eguberrietan. Aurtengoan ere halaxe izango da, berrikuntza nabarmenarekin. Abenduaren 29an behar bereziak dituzten haurrentzat zabalduko dute, arratsaldez. Abenduaren 30ean eta 31n haur guztientzat zabalik izango da. Sarrera doakoa da.

Puzgarriak, tailerra, berokiak eta zapatak gordetzeko gunea... eta horrez gain ikuskizuna izango da abenduaren 31n. Hauxe da ordutegia abenduaren 30ean eta 31n:

  • Abenduak 30, astelehena: 11:00-13:30 / 16:00-20:00.
  • Abenduak 31, asteartea: 11:00-13:30.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!