Jürgen eta Arruti Andoaingo bi argazkilarien lanak ikusgai gaurtik aurrera

Xabier Lasa 2019ko abenduaren 27a

Mak Jürgen eta Aitor Arruti Andoaingo argazkilariek euren lanekin osatutako erakusketaren irekiera ekitaldia egingo dute gaur 19:00etan, Basteron. "Kameraren alde bietako argia jasoz gauzaturiko bidaia emozionala" islatzen du Jürgenen argazki sortak. Arrutik, berriz, Andoaingo 15 bertsolariekin elkarlanean egindako "Kartzela" izenburuko proposamen artistikoa dakar Basterora; "Kartzela" du izenburua lanak, eta irudia eta hitzak uztartzeko saiakera da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!