Gabonak 2019

Zaldi gainean iritsi dira Errege Magoak Asteasura

Aiurri 2020ko urt. 5a, 21:00

Hiru Errege Magoekin batera etorri da Olentzero bere astoarekin. Aldamenean izan dituzte, trikitilariak eta txistulariak.

Herria ilunpean dela iritsi dira hiru Errege Magoak Elizmenditik Asteasuko plazara. Udaletxe azpiko arkupean jaiotza biziduna egon da astoarekin eta txekorrarekin, eta hiru Erregeek nahiz Olentzerok agurtu ostean, herriko dantzari gaztetxoenen dantza saioaz gozatu dute.

Ondoren, Beñat Mateos bertsolari gazteak bertsoa bota du, eta jarraian, Usarrabi abesbatzako kideek kantu bat eskaini dute. Trikitilariek, berriz, Olentzerori eskaini diote 'Ole Olentzero' kanta.

Azkenik, herriko txikienek eta gaztetxoenek Errege Magoen opariak jaso dituzte muxu baten truke.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!