Pirritx, Porrotx eta Marimotots Andoainera datoz

Aiurri 2020ko urt. 7a, 09:30
Argazkia: Goierriko Hitza.

'Bizi dantza' du izena Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berriak. Urtarrilaren 25ean etorriko dira Andoaingo Bastero Kulturgunera eta bi saio eskainiko dituzte: 16:00etan eta 18:30ean. Sarrerak 4 euroko kostua du, eta Kutxabank bitartez edo leihatilan erosi daitezke.

Sinopsia:

“Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan.

Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan.

Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala.

Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko.

Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.

Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!“.

Leire Bilbao

'Bizi dantza' ikuskizuneko 'Marmoka dantza' izeneko abestia:

'Bizi dantza' ikuskizuneko 'Katu bi' izeneko abestia:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!