2020ko Inauterien antolaketa martxan jarri du Andoaingo Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2020ko urt. 8a, 13:01

Lehen bilera eguna eta proposamenak aurkezteko epea zehaztu ditu Udalak.

Kultura Batzordeak duela gutxi 2020ko Inauterietako lan egutegia onartu zuen; jai egunak, bilerak eta proposamenak aurkezteko epeak jasotzen ditu egutegiak.

Ildo beretik jarraituz, proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 2 eta 11 bitartean izango da. Horrez gain, jakinarazi dute, aurkeztutako proposamenetan lokala erabiltzeko nahia azaldu beharko dutela konpartsek, guztia ondo antolatzeko. Lehen bilera urtarrilaren 13an izango da Urigaineko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!