'Martxoak 8 emakume' ekimena antolatzen hasteko bilera

Alor ezberdinetan nabarmendu diren herriko emakumeak eta elkarteak omentzeko ekitaldi arrakastatsua antolatzen da Andoainen, Udalaren eskutik. "Martxoak 8 emakume" egitasmoaren bitartez, urtez urte omendutakoen lana kalejira koloretsu baten bidez argitara eman nahi izaten dute. 

Andoaingo Udaleko Berdintasun Sailak ekimena antolatzeko bilera deitu du, eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu die herritarrei. Ostegun honetan izango da, Urigainen, arratsaldeko 18:00tan hasita.

Omenduak, urtez urte

Hamarkada osatzera doaz, urtez urteko ekimenak biltzen hasita. Hauexek ekimenaren bitartez omendutako pertsonak. Hainbat kasutan, elkarte edo mugimenduetako ordezkari modura agertu dira aurkezpen ekitaldira.

  • 2019: Maria Lazaro, Paula Nogales, Yolanda Canora, Andoaingo Banda errepublikanoko emakumeak, Ane Jalon, Julia Corbo, Izaskun Jauregi, Asun Garcia “Txonci”, Ane Lazkano eta June Mateo Andoaingo Asanblada feministaren izenean.
  • 2018: Rosi Agirre, Goyita Zubillaga, Marisol Fernandez, Miren Erkizia, Izorne Tena, Miren Dominguez, Susana Cencillo, Ainhoa Zabala, Ihintza Oiartzabal, Maite Olmeño, Marta Diez, Nora Mendizabal.
  • 2017: Beatriz Amondarain, Miren Etxezarreta, Maite Belamendia, Angela Velo, Deiadar elkartea, Eva Gutierrez, Toñi Lopez, Haize Irulegi, Kontxi de la Fuente, Batukada feminista.
  • 2016: Milagros Sorrarain, Tere Otamendi, Itziar Gorostegi, Juanita Ikutza, Beatriz Garcia, Karmina Dominguez, Ixiar Arin, Marga Oyarzun, Gaztelekuko pala taldeko emakumeak.
  • 2015: Ixiar Oiartzabal, Maria Ormazabal, Maria Erkizia, Ambrosia Ponce, Rosario Guiu. Elena Lertxundi, Galardiko hezitzaile emakumeak, Alberto Agirre abesbatzako emakumeak, AEKko irakasle emakumeak, Rosa Luena, Eva Pelaez, Axeri dantza taldeko emakumeak.
  • 2014: Maria Luisa Gabirondo, Mertxe Saldias, Marikruz Lekuona, Ines Lekuona, Ana Maria Iribarren, Arantzazu Mujika, Ariane Kamio, Olaia Kamio, Olinda Monteiro, Maria Luisa Etxeberria, Toñy Abello, Anabel Fernandez, Antonia Ayerbe, Amaia Arsuaga, Nerea Arsuaga.
  • 2013: Dolores Iztueta, Begoña Tolaretxipi, Irene Arregi, Niko Langara, Mª Cruz Bidarte, Rosario Río, Esperanza Rodríguez, Maialen Santa Kruz, Ixiar Eizmendi, Leire Aizpurua, euskara transmititu duten amak.
  • 2012: Felicitas Irigoras, Jone Aldaz, Maria Jesus Fernandez, Juanita Sancho, Teresa Regil, Nuria Serrano, Izaskun Beneitez, Ainhoa Aiertza, Maixabel Lopez de Arregi, Ane Huizi, Alaine Jauregi, Elixane Jauregi, La Salle-Berrozpe, Aita Larramendi Ikastola eta Ondarreta ikastetxeko ikasleak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!