Mizpiradi sagardotegiak larunbatean irekiko ditu ateak. Horrez gain, irekiera bereziagoa izango da aurten, urtarrilaren 25erako bertso afaria antolatu baitute. Gaueko 21:00etan hasiko da afaria, eta Agin Laburu eta Iker Zubeldia bertsolariak izango dira giroa jarriko dutenak.
Ohiko sagardotegiko menua egonen da bertso afarian eta tiketak 35 euro balioko ditu. Jada tiketak salgai daude Urrats Inprimategian eta Lanbroa tabernan.