Lorelei taldearen berragerpena Andoaingo Basteron

Jon Ander Ubeda 2020ko urt. 14a, 08:09

Mikel Gorosabel EH Sukarra taldeko kantariak eta Asier Serrano idazleak 90eko hamarkadaren amaieran zeresan handia eman zuten bi disko argitaratu zituzten, Lorelei izenarekin. Urteetako isilunea eta gero, lehen emanaldia Andoainen eskainiko dute. Ostiral honetan izango da Basteron, 21:30ean hasita.

Iraganean, euskal musikagintzan bere tokia irabazi zuen taldea da Lorelei. Urteetako isilunearen ondoren, 2020ko hasiera honetan Euskal Herrian barrena zuzenean aritzeko asmoari berrekin diote. Lehen emanaldia Andoainen izango da, ostiral honetan. Laukotean arituko dira, Antxon Sarasua eta Loiola Madera musikarien laguntzarekin. Sarrerak salgai daude, Basteron eta baita telematikoki ere. Ostiral honetan beren betiko jarraitzaile asko Andoainera hurbilduko direla espero da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!