Leizaran eskubaloi klubeko jubenil taldeak lehen postuan kokatzeko txartela lortu dezake igandeko partida gaindituz gero

Argazkilaria: Joxe Mari Igarategi (Bikoitz Argazkidenda)

Igandeko partida garrantzitsua da taldearentzako, beraz, Leizaran eskubaloi klubak partida ikustera joateko deialdia zabaldu du.

Gizonezkoen jubenil taldeak partida garrantzitsua jokatu du igandean (urtarrilak 19) goizeko 11:30etan Egia Baztarne Tabernaren aurka. Leizaran taldea bigarren postuan dago kokatuta 8 punturekin; Egia taldea berriz puntu batera dago, lehen postuan. Gauzak horrela, jubenilek igandeko partida irabaziko balute, lehenengo postua lortuko lukete eta, beraz, Gipuzkoako Txapelketako garaileak bilakatuko lirateke.

Horrekin guztiarekin, Leizaran Eskubaloi Kirol Elkarteak partida ikustera eta animatzera joateko deia zabaldu du; taldearentzako bultzada garrantzitsua baita zaletuen adore oihuak.

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!