Andoaingo Itunean, beste kontu batzuen artean, poltsa konpostagarriak banatzeko 2 makinen instalazioa burutzea (egungo banaketa ordutegiak zabaltzeko asmoz), edukiontzi gris eta marroi guztiei pedalak edo antzeko mekanismoak ezartzea irisgarritasuna errazteko, komertzio eta ostalaritza establezimenduei zuzenean biltzen zaizkien frakzioak gehitzea, %70eko gaikako bilketara ailegatzea gutxienez urte amaierarako eta maila horretatik ez jaistea, landa eremuko edukiontzi guneak osatzea eta bertan ere edukiontzi gris txipdunak ezartzea, zakarrontzi selektiboak zabaltzen jarraitzea, hondakinen sortzez besteko ordainketaren ezarpena aztertzea… aipatzen ditugu.
Hala ere, ekarpenetara ireki genuen txostena, ahalik eta osatuena eta parte hartzaileena izan dadin. Berriki, gainera (duela pare bat aste, gutxigorabehera) herriko eragile zein kolektiboei zabaldu diegu atxikimenduak emateko tartea, Andoaingo Ituna andoaindar guztiona delako. Atxikimenduak emateko mezua Facebookeko Messengerretik nahiz Ipar Haizearen korreo elektronikotik bidali genien. Bertan ipini genuen atxikitzeko eskaeraren mezua nahiz Andoaingo Itunaren informazioa. Hala eta guztiz ere, kolektibo/eragileren batek informazio gehigarria behar badu, ez badute mezurik jaso eta atxikitzeko asmoa badute, zalantzaren bat balute etab. andoainiparhaizea@gmail.com, Ipar Haizeako Twitterrera mezu zuzen bat bidali edota Facebookeko Messengerretik idatzi besterik ez dute egin behar. Ipini dugun epea otsailaren 10ean amaituko litzateke.
Denon artean Andoain jasangarriago eta hobe baterantz!