Emanaldi soila izan zen, eta poesiari tarte txikia eskaini bazitzaion ere, kantua izan zen protagonista nagusia. Betiko kantak eskaini zituzten, garai batean konposatu bezala. Hori, noski, betiko ikuslegoaren gozamenerako izan zen. Ostiraleko emanaldian garai bateko eta gaur egungo musikazaleak ikus zitezkeen. Belaunaldi berrietako musikazaleak taldea zuzenean ikusteko aukera izan zuen, betiko jarraitzaileekin batera.
Dozenaka lagun hurbildu ziren, gehien gehienak kanpoko herrietatik hurbildutako jarraitzaile fidelak.
Lorelei | Naizena nigan
Lorelei | Nahia paradisuan
Lorelei | Hiri gorri honetan