Garapen-bidean diren herrialdeetarako laguntzak

Xabier Lasa 2020ko urt. 21a, 11:22

Andoaingo Udalak 19 Gobernuz Kanpoko Erakundeekin lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen joan den ostiralean. 129.730 euro banatu dira guztira, Ameriketan eta Afrikan garapen-bidean dauden hainbat herrialdeetan lankidetza-planak bultzatzeko asmoz.

 Hona zeintzuk diren diru laguntza jaso duten Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta zeintzuk diren bultzatuko dituzten egitasmoak:

Abay Euskadi Nilo Azul, Etiopiaren Garapenerako Elkartea: Bacho Walmarako (Etiopia) ikastetxe publikoan hezkuntza egiturak zabaltzea. 4.500€.

  • - Behar Bidasoa. Kabugako (Rwanda) nekazariak gaitzea eta sendotzea nekazaritzari eta abeltzaintzari lotutako jardueretan. 7.000€.
  • - Chiapas Enea. Santa Rosa komunitateko senda-gunean (Mexiko) ur hornidura ziurtatuko duen putzua eraikitzea. 7.000€.
  • -Derandein Fundazioa. Amei eta haurrei begira Kingabwa (Kongoko Errepublika Demokratikoa) auzoan dauden Covadongako Ama Birjinaren osasun zerbitzuen hobetzea. 4.500€.
  • - Doa-Denok. Beniko departamenduan (Bolivia) sorospenaren eta formakuntzan lan egiten duen osasun sistemaren sendotzea. 10.000€.
  • - FASFI-Laguntza Solidarioa Jesusen Alabak. Santa Candidako (Bangladesh) Garo tribuan bizi diren neskatoen baldintzak (elikadura, osasuna eta hezkuntza) hobetzea. 4.500€.
  • - FISC. Nueva Vida (Nicaragua) auzoan uraren erabilerari begira hezkuntza arloko azpiegituren hobetzea. 4.330€.
  • - Etiopia Utopia Fundazioa TIKAL. Etiopiako nerabe eta emakumeak hilekoaren higieneari begirako programaren bitartez gaitzea. 4.500€.
  • - Ojos Del Mundo Fundazioa. Inhambaneko (Mozambike) biztanleen begien osasunerako eskubidea erraztea (genero ikuspegitik landutako egitasmoa). 7.000€.
  • - Herriak Elkarlanean. Lasarre (Haiti) eskola berri bat eraikitzea. 4.500€.
  • -Kooperaziorako Ingeniaritza (IC.LI). Kongoko Errepublika Demokratikoan txirotasunari aurre egiteko edateko moduko ura edukitzea, bertako baliabideen indartzea, eta, higienea, ingurugiroa eta genero berdintasuna kontuan hartuko duen hezkuntza bultzatzea. 10.000€.
  • - Medicus Mundi Gipuzkoa. Etiopiako Tigray eskualdeko sei barrutitan indarkeria matxistaren kontra borrokatzeko sistema indartzea 7.000€.
  • - Activos por un Mundo Solidario (AMS-MSH). Nikaraguan ahalmen-urritasuna daukaten gazte eta helduen formakuntza, lan munduan. 7.000€.
  • - Mundubat Fundazioa. Guatemalan lurrerako eskubidea defendatzen duten pertsonak babestea eta gaitzea. 7.000€.
  • - Honek GKE. Maisuaren Tailerra (Nikaragua) izeneko errehabilitazio-zentroa hobetzea. 10.000€.
  • - Gipuzkoako Oscar Romero Solidaritza Batzordea. Ahuachapan udalerrian (El Salvador) kokatzen diren Chipilapa, La Montañita eta San Lazaroko kantonamenduetako neskato eta mutikoek hezkuntza integrala edukitzea. 7.000€.
  • - PROYDE-PROEGA Fundazioa. Haur eta nerabeentzako kalitatezko hezkuntza bermatzea Argentinan eta Paraguain La Sallek dauzkan gune zaurgarrietako hezkuntza zentroetan, teknologia berrien erabilerarako aukerak areagotuz eta garapen kulturala sendotuz. 7.000€.
  • - Serso San Viator. Hondurasen orokortuta dagoen indarkeriari aurre egiteko giza eskubideen aldeko programa. 7.000€.
  • - Taupadak GKE. Maniqui ibaiko oihanean (Bolivia) kokatzen den Amazonian bizi diren indigena chimaneen osasun eskubideen alde. 10.000€.

 

Diru laguntza berezia Aita Mari itsasontziari

Hemeretzi egitasmo horiekin hitzarmena sinatzeaz gain, Andoaingo Udalak 8.000 euroko diru laguntza berezia bideratu du SMH (Itsas Laguntza Humanitarioa) elkartearentzat, eta hain zuzen, Grezian dauden errefuxiatuei laguntza eskaintzeko prestatu duten Aita Mari itsasontziarentzat.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!