2020/02/15 22:00

Kontzertua

Saia Goait eta Lamiak kontzertuak Andoaingo Gaztetxean

Saia Goait eta Lamiak kontzertuak Andoaingo Gaztetxean
Andoaingo Gaztetxea, Andoain

Saia Goait Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardundako taldekideak (Keike, Kraussk, Karenka) entsegu lokaletan batu ostean, zuzeneko bizi eta zuzenak eskaintzeko prest dator oholtza gainera "Saia Goait" diskoa aurkeztuz. Stoner-rock eta hard-rockaren zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. 

Gainera, Zarata Mondo Sonoro aldizkariak Euskal Herrian 2019an eginiko 10 "debut" diska onenen artean aukeratu ditu, eta Koldo Otamendi Musikazuzenean.com web eta telebista saioko arduradunak 2019ko abesti eta disko gogokoenen zerrendan bertan sartu ditu.

Lamiak Donostiatik datorren hirukote indartsua, Gaztain estudiotan grabatutako "Itsuen aroa" estreineko diskoa aurkeztuz.

Kontzertuak entzuteko prezioa 6 eurokoa izango da

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!