Martxoak 8, 8 emakume, Pausoz pauso egitasmoa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2020ko urt. 24a, 08:00

Aurtengo edizioan errekonozituko diren 8 emakumeak hautatzeko prozesua urtarrilaren 27an hasiko da otsailaren 9ra arte (biak barne) izango da. 

Ate joka dago Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a. Hasita daude honezkero egun horretako prestaketa lanak; horien artean, martxoaren 7an burutuko den Martxoak 8, 8 emakume, Pausoz pauso egitasmoarena.

Ekimen hau antolatzen den bederatzigarren urtea izango da; jakina denez, euren bizitzan egin izan duten lan edo esfortzuagatik 8 emakume errekonozitzen dira ekimen honetan. Urtez urte, beraz, emakumeez osatutako puzzle erraldoia elikatzen dugu.

Aurtengo edizioan errekonozituko diren 8 emakumeak hautatzeko prozesua urtarrilaren 27an hasiko da otsailaren 9ra arte (biak barne) izango da.  Herritar guztion artean puzzlea osatzeko nahia zabaldu dute, beraz, deialdia zabaldu dute euren proposamenak aurkezteko.

Proposamenak aurkeztu ahal izango diren lekuak:

  • Bastero Kulturgunea,
  • ATARIA Hiritarren Arretarako Bulegoa,
  • Allurralde Kiroldegia,
  • Osasun Zentroa,
  • Andoaingo udaleko webgunean (www.andoain.eus)

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!