2020/02/06 19:00
Indarkeria politikoak sufrimendu handia eragin du Euskal Herrian azkeneko hamarkadetan ere, eta askotariko biktimak daude: ETArenak, BVErenak, GALenak… Biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditu gehiengo zabal batek. Egoera politiko berrian elkarbizitza josten segitze aldera, jatorri anitzeko lau biktima mintzatuko dira Martin Ugalde foroan, otsailaren 6an. Hizpide izango dituzte: norbera plaza publikora ateratzearen zergatia, indarkeriari eta bizikidetzari buruzko gogoetak, biktimekiko enpatia edota aurrerabiderako gakoak.
Honako hauek hartuko dute parte mahai inguruan: Maria Jauregik (aita ETAk hil zion), Naiara Zamarreñok (aita ETAk hil), Eneko Etxeberriak (anaia BVEk desagerrarazi zion) eta Nagore Otegik (aita GALek hil zion).
Enekoitz Esnaola BERRIA egunkariko kazetariak gidatuko du solasaldia.