Neurri zehatzak iragartzeko auzoz auzoko erronda

Aiurri 2020ko urt. 25a, 07:15

Udal gobernu taldeak agintaldi berrirako 65 neurri zehaztu ditu, eta horien berri emateko bilera sorta iragarri dute. Auzoz auzoko 6 bilera egingo dituzte otsailaren 10etik 21era. PSE-EE eta EAJ-PNV alderdiek osatzen duten koaliziokideek legegintzaldirako plana aurkeztuko dute, bilera horietan.

Maider Lainez Andoaingo alkateak eta Mari Jose Izagirre alkate-ordeak herritarren partaidetzarako dinamika berria aurkeztu dute, “Andoain Elkarlanean” izenekoa. "Herritarren partaidetzarako, gobernu onerako eta gardentasunerako dinamika berria" dela adierazi zuten aurkezpen ekitaldian. “Andoaindarrekin norabide biko komunikazio mekanismoak ezartzeko” helburuarekin.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!