Aurreikuspen guztiak gainditu ziren

Aiurri 2020ko urt. 26a, 10:40

Arrakastatasua izan zen larunbat arratsaldean Larramendi Kultur Bazkunak antolatu zuen ekimena. "Larramendi eguna" euskararen aldeko hitzordua izan zen, Manuel Larramendi Andoaingo gizasemea gogoan. Erronka ez zen batere erraza: 450 lagun elkartzea. Kopuru handi samarra zela zirudien arren, langa hori gainditu eta 500 lagun elkartzera iritsi ziren.

Ariane Obineta Larramendi Bazkuneko lehendakariak honako balorazioa egin zion Aiurri astekariari: "Ezina ekina esaldia argiztatu nahi genuen, dozenaka herrikideren laguntzarekin. 500 pertsona elkartu gara, Larramendi Egunaren lehen edizioan. Ea horrela jarraitzen dugun datozen urteetan, urtarrilaren 25a iristen den aldiro. Jarrai dezagun euskaraz hitz egiten, euskaraz ikasten... eta datorren urtean 500 lagun izan beharrean 1000 izan gaitezela!". 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!