Bizi Dantza ikuskizuna

Aiurri 2020ko urt. 26a, 11:28

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldian natur elementuz bete zen Basteroko taulagaina. Astoa, behia, elefantea, tximeleta, katua... bikain landutako mozorroak eta pertsonaiak “Bizi Dantza” ikuskizunean irudikatu zituzten. Eta natur elementuekin batera, bigarren osagai nagusia dantza izan zen. 

Dantzaren garrantzia azpimarratu nahi izan zituzten, euskaldunak denbora luzez erabili duen adierazpidea izan baita. Dantza ezberdinak eskaini zituzten, eta une askotan taula gaina dantzariz beterik zegoen. Basteroko bi emanaldietan, gainera, Errenteriatik etorritako dantzarik lankide izan zituzten. Bi emanaldiak ere bereziak izan ziren, bi saio horietako irudiekin DVDa argitaratuko baitute.

Ikuskizun berriena eskaintzearekin batera, kantu ezagunenei tartea eskaini zieten. Besteak beste, "Euri tanta" eta "Maite zaitut". Ahaztu gabe, Yogurinha Boroba kantaria izan zela atzoko gonbidatu berezia. Harekin batera "Sentipenak askatu" bere kanturik ezagunenetarikoa eskaini zuten.

 

Erlazionatuak

Bizi Dantza, pasarteak

Aiurri 2020 urt 26 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!