Otsailak 4, asteartea. 15:00. San Esteban ermita
Goiburuko auzotarrak izango dira kantari irteten lehenak. 15:00ean abiatuko dira ermitatik, baserriz baserri joateko.
Otsailak 4, asteartea. 18:00. Dr. Huitzi kalea
Manuel Larramendi Bazkunarekin kantari irtengo direnak, Doktor Huitzin izango dute abiapuntua. Urtero bezala, kaleko 15. zenbakian dagoen Bazkunaren egoitzan Ikurriña mastatik eskegiko dute. 18:00tan izango da, eta 20:30ak arte kalez kale ibiliko dira. Iluntzean, izena eman dutenek, afaria egingo dute Ontza elkartean.