Zumea plazan ez dago merkatalgunerik zabalik. Egunerokoan, ordu horretan eta lan egunean, herrikide askori gosaria eskaintzen dieten 4 negozio gutxienez zabalik izan ohi dira. Gaurkoan itxita daude.
Kale Nagusitik Goikoplazara bidean mugimendu gutxi nabari da. Batean edo bestean argia somatzen da, baina jendaurrera begira itxita daude. Kotxe karabanaren hotsak nabaritzen dira, urrunean.
Udaletxe ondoko eta Goikoplazako negozio guztiak itxita daude, goizeko lehen orduan. Eta, normalean, Goikoplaza inguruetan hiruzpalau negozio zabalik izan ohi dira.
“Lan, pentsio eta bizitza duina” izenburupean, Andoainen eta Euskal Herri osoan Greba Orokorrerako deialdia egin dute. Goizean goizetik, lan munduko pabilioi eta enpresa ezberdinetara abiatzeko kotxe karabana dabil. Sindikatuetako ordezkariak eta langileak dira, grebara dietzen ari direnak. Urtarrilaren 22an Andoaingo enpresa nagusiek greba egingo zutela iragarri zuten. Geroztik, enpresa gehiagok bat egin dute deialdiarekin.