Santa Ageda bezperako kantu erronda herrigunean

Aiurri 2020ko ots. 4a, 22:28

Arratsaldean zehar Larramendi Kultur Bazkunaren egoitzatik kantuan irten da 60 lagunetik gorako taldea. Ramon Berazaren zuzendaritzapean, urte luzeko ohitura biziberritu dute.

Ikurriña Bazkuneko egoitzaren mastatik eskegi ondoren hasi da kantu erronda. Herrigunean zehar Zumea plazaraino hurbildu dira, handik Goikoplazara itzultzeko. Aurten Bazkunak Elizondo tabernako familiari omenalditxoa egin dio, eurei propio idatzitako lau kopla eskainiz. Urte luzez eskainitako tratu ona eskertu nahi izan dietel horrela.

Larramendi Bazkuneko kideak jarraian Ontza elkartera joan dira, bertan afaria egitera.

Erlazionatuak

Santa Ageda herrigunean

Xabier Lasa 2020 ots 04 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!