Hauexek dira abestu dituzten lau koplak:
Santa Ageda eta Elizondo
(Doinua: Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna…)
Elizondoneko familia
jende zintzo ta noblea,
Santa Yagedaren zerbitzarien
ongile ezin hobea;
kalez kale kantuz gatozkizu,
ageri degu nekea;
urtero bezala izan zaitez gaur
gure aterpe babeslea!
Jose Luis eta Trini izan ziren
familiaren hazia
Jabier, Juanjo, Jose Luis ta Ramon
bai koadrila berezia!
Txaro izeba maitearekin
tabernan odol berria,
irabaziz urteetako lanaz
gogotsu Andoaingo herria.
Triniren bihotz ona gogoan,
irribarre gozo hura;
Santa Yageda bezpera ohi zuen
gu guztion zerbitzura.
Kantuan gose-egarri ginenak
asetuz bere kontura;
irits bekio gaur gure agurra
santu guztien zerura!
Nekeak ahituta gose gera,
lehortu zaigu eztarria;
makilaz gure kaleak jotzen
minbera degu gerria;
bete goraino opor ardo ho(r)iek
asetzeko egarria;
Agedarentzat Elizondo da
oi etxe maitagarria!
Andoain, 2020-02-04