Andoaingo Piano Jaialdia

Escudero Kontsebatorioko emanaldiaren ostean, musikari gazteen txanda iritsi da

Xabier Lasa 2020ko ots. 8a, 09:24

Bart arratsaldean Francisco Escudero Kontserbatorioko musikariek emanaldi gogoangarria eskaini ondoren, gazteen txanda iritsi da. Larunbatean eta igandean ehunka piano jotzaile igaroko dira Bastero Kulturgunetik.

Andoaingo Piano Jaialdia dagoeneko  ezinbesteko hitzordu bilakatu da Euskal Herriko musika eskola gehienentzat. Banaka, binaka eta hirunaka epaimahaiaren aurretik 675 musikari igaroko dira. Euskal Herri osotik etorritakoak, gainera. Oso datu handia da hori, behar bezala baloratu behar dena. Hilabeteotan musikari gazteek Andoaingo jaialdia jomugan izango dute. Ilusio eta amets asko jarri dituzte jaialdiaren baitan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!