Andoaingo Piano Jaialdia dagoeneko ezinbesteko hitzordu bilakatu da Euskal Herriko musika eskola gehienentzat. Banaka, binaka eta hirunaka epaimahaiaren aurretik 675 musikari igaroko dira. Euskal Herri osotik etorritakoak, gainera. Oso datu handia da hori, behar bezala baloratu behar dena. Hilabeteotan musikari gazteek Andoaingo jaialdia jomugan izango dute. Ilusio eta amets asko jarri dituzte jaialdiaren baitan.