Axeriek Goiburu auzoko baserri eta etxeetan inauteri giroa zabaldu zuten atzo goiz partean. Berrogei bat mozorroek Axeri dantzaren jokoak dantzatzeaz gain, eurekin eraman zituzten inauterien ezaugarri diren umorea eta lotsagabekeri puntua. Olagaingo txistulariak eta auzoko trikitilari gazteak bidelagun izan zituzten jaiaz gozatzeko. Auzotarrek abegi ona eskaini zieten guztiei ere.