Oinarriak:
Maskarak edozein materialez egin daitezke, beti ere aurpegiari egokituz.
Gaia librea da.
Begitako maskara aurkeztuz gero, nahitaez, aurpegia kopetaren erditik sudur azpiraino estaltzen dutenak izan beharko dute.
Lanak Basteron aurkeztu beharko dira otsailaren 18an, 17:00etik 19:00ra.
Aukeratutako Epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak.
Sariak adinaren arabera banatuko dira: 2012-11, 2010-09, 2008-06.
Sari banaketa Urigainen izango da otsailaren 20an, 18:00tan.