Oinarriak:
Andoainen bizi eta lan egiten duten 14 urtetik gorakoek parte har dezakete.
Gaia Andoaingo inauteriak dira, era librean.
Lanak paperean edo digitalean aurkez daitezke. Koloretan edo txuribeltzean.
Lanak martxoaren 12an aurkeztu behar dira Basteron. ordutegia: 10:30-13:00 / 16:30-19:30.
Emailez aurkez daitezke: kultura@andoain.eus. Gehienez ere, 8 megako tamainakoa.
Partaide bakoitzak gehienez ere 4 argazki aurkez ditzake.
Sari bakarra: 250 eurokoa.
Saritutako lanaren jabetza Udalarena izango da.