Aita Larramendik eta Iztuetak XVIII. mendeko idatzietan jaso zuten axeri dantzaren tradizioa. XXI. mendean indarrean da. Goiburu auzoko baserri eta etxeen ataritan Axeri Dantzaren zazpi dantza edo jokoak (Aitarena, Zortzikoa, Orratzakoa, Korrika, Perra Jartzea, Borroka eta Dorrea) berritu zituzten, arin-arin eta fandagoa dantza saioekin batera. Auzotarrek harrera ezin hobea eskaini zieten axeri dantzariei, hamaiketako goxoak prestatuz. Taldea goizean goiz Kale Nagusitik irten, eta behetik gorako norabidean Goiburuko plazan amaitu zuten. Bidean, besteak beste, honako baserri eta etxeetara hurbildu ziren: Sagastiondo, Sagastiberri eta Goiburupeko etxe-taldea, Gure Kabia, Joanleitzaneaberri, Basogain, Etxe Txiki, Pagoeta, Sorleku, Oxtape, Oroitza, Zinkoborda...
Une barregarri ugari bizi izan zituzten axeriek, eta horietako bat Goiburuko golf zelaian gertatu zen. Bertan sartu eta dantza saioa egin zuten, golf jokalarien harridura eraginez.