Andoaingo Txirrindulari Eskolaren denboraldi berria

Taldeko argazkiak ateratzearekin batera, denboraldi berriari ekingo diotela iragarri du Andoaingo taldeak. Otsailaren azken asteburuan ekingo diote. Eskolartekoan eta infantil, kadete eta jubenil mailatan gogotsu aritzeko prest daude.

Federatu mailako hiru talde, denboraldi honetan:

  • Andoaingo Txirrindulari Eskola, infantil maila: Ixiar Alkain, Izaro Etxarri, Peru Sarasola, Markel Villegas, Imanol Lertxundi, Xuhar Etxezarreta, Oihan Mitxelena. Zuzendariak: Jose Luis Barberena eta Pedro de Godos. 
  • Andoaingo Txirrindulari Eskola, kadete maila: Iker Atxaga Robles, Iker Balbas, Iker Ugartemendia, Ibai Vela, Markel Etxarri, Ganix Ormazabal eta Ekhi Arrieta. Zuzendariak: Aitzol Zuriarrain, Jon Mikel Mujika eta Iñaki Arin.
  • Andoaingo Txirrindulari Eskola, jubenil maila: Arene Etxarri, Xabat Alonso, Ibai Omeñaka, Peru Alkain, Iker Atxaga Galarza, Ekain Mitxelena, Unai Galarza eta Mikel Goikoetxea. Zuzendariak: Koldo Velasco eta Jon Goikoetxea.

Horrez gain, txikienak Eskolako teknikariekin trebatzen ari dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!