Inauteriak 2020

Inauterien zain da andoaindar ugari

Jon Ander Ubeda 2020ko otsailaren 17a

Ostegunean hasi eta igandera arte, hitzordu ugari iragarri dituzte. Ospakizun handiena larunbatekoa izango da, inauterien desfile nagusiarekin.

Otsailak 20, osteguna

  • 15:00 Ikasleen mozorro festaren hasiera. 8-12 urte arteko ikasleak Bastero plazan elkartuko dira.
  • 15:15 Ikastetxeak kalejiran abiatuko dira Bastero plazatik, Gora Kaletxiki txaranga eta Andoaingo trikitilariak lagunduta. Ibilbidea: Juan Bautista Erro, Kaleberria, Zumea Kalea, Kale Nagusia, Goikoplaza. Eguraldi txarrarekin, ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.
  • 16:15 Pregoia eta txupinazoa udaletxeko balkoitik. Eguraldi txarrarekin, ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.
  • 17:15-20:00 Beldurraren Etxea Gazte lokalean.
  • 17:30 Maskara lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Urigainen. Lanen erakusketa zabalik, 20:00ak arte.
  • 18:00-19:30 Maskara lehiaketako lanak Urigainen ikusgai.
  • 18:30 Olagain txistulari taldearen kalejira Goikoplazatik abiatuta.
  • 19:00 Pintxo pote musikatua Olagain, Alberto Agirre abesbatza, Udal musika eskolako abesbatzak eta Kantu kalejirak alaituta. Ibilbidea: Bastero plazatik Kale Nagusira, eta handik Zumea plazara.

Otsailak 21, ostirala

  • 17:00 Mozorro festa Gazte lokalean. Merienda bertaratzen direnentzat.
  • 18:00 "Itsasoko festa" Udal musika eskolaren inauteritako kontzertua Basteron.
  • 18:00-19:30 Maskara lehiaketako lanak Urigainen ikusgai.

Otsailak 22, larunbata

  • 11:30 Buruhandi eta erraldoien konpartsa. Ibilbidea: Anbrosia Olabide, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea plaza.
  • 12:00 Mozorroak nahiz konpartsak, kalez kale.
  • 17:00-20:30 Inauteri desfilea, txarangarekin batera. Ibilbidea: Txitibar plazatik Goikoplazara.
  • 23:00-03:00 Gazte jai disko festa Nafarroa plazan.

Otsailak 23, igandea

  • 12:00 Mozorroak nahiz konpartsak, kalez kale.
  • 14:00 Herri bazkaria Goikoplazan.
  • 16:45 Zo-Zongoren Kolpez blai! kontzertu ibiltaria, Goikoplazatik hasita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!